2018(e)ko abuztuaren 22(a), asteazkena

BARBALOT


"Lardaska": Pentsatzeko balio izan dit. Euskaraz (Ze Euskara!!) idatzia, barbalotek, baina hori berdin da. Gomendagarria. Oso.

Bi elkarrizketa:
Argia
Berria



Oharra:

Si te sientes vasco pero no conoces tu idioma y hablas español, puedes buscar en internet algo sobre esto. Si eres español, y hablas en tu idioma, también puedes hacer esto. Tanto el ratón como su cable te pueden servir para algo.

Si vous vous sentez basque mais que vous ne connaissez pas votre langue et que vous parlez français, vous pouvez rechercher sur Internet quelque chose à ce sujet. Si vous êtes français et que vous parlez dans votre langue, vous pouvez également le faire. La souris et son câble peuvent être utiles pour quelque chose.

2018(e)ko abuztuaren 1(a), asteazkena

ADI, BADATOR 2029

ALEXANDRE DEULOFEU

Adi, badator eta 2029. urtea. Bai, 10 urte dira gutxi gorabehera falta direnak. Orduan izango da gure txanda. Ez da ziurra, bai oso posiblea. Beste (kasu) batzuetan ere gertatu da, eta zergatik oraingoan (hemen) ez?

Militantzia utziko zuela esan zuen lagun batek, honetaz ohartzean, hau entzutean, egoeraz jabetzean. Teoria baten jakinean izateak nola aldatzen duen etorkizunaren ikuspegia eta planteamendua (hori al da estrategia?). Langilea laguna. Baina militantzia (gaur arte, bere eguneroko ekina-egina) utziko zuela esan berak, irrifarre batekin. Ez genion sinetsi, eta guk ere barre. Jarraitzen du (dugu), garbi dago. Baina inkontzientzian geratu da data, teoria, egilea. Nola ez, gure alde dago.

Katalana da bera. Teoriaren (zientifikoa?) egilea, ez laguna. Aztertzailea ere bai. Baina berdin du nongoa den, errealitate historikoa aztertu du, ez identitarismoa. Berdin du katalana den ala ez. Besta nonbaiten jaioa balitz berdina egiteko gai litzateke. Agian zerk eraman zuen hau aztertzera sor diezaguke jakinmina. Bullying-a? Gosea? Pobrezia? Auskalo, baina berri ona eman zigun bere teoriak, haizea alde bezala baita guretzat, kontra harentzat. Harentzat, bai, erresuma madarikatua! Izorratu hadi! "Deulofeuk arrazoi zinan" ohiukatuko dugun egunean aurrean izango gaituzu!

Matematika, zikloak, urteak, mendeak, 1700, inperioa, igo, jaitsi, grafika bat edo bi... ederra gure katalana. Ez ziurra, bai oso posiblea. Gertatu da, eta gertatu liteke. 2029 izan liteke, edo 2028, 2027, 2026...datorren urtean agian ez, baina imajina 5 urte barru gertatuko balitz. Gu gazteago ginateke 2029an baino, eta erresuma bera ere bai. Eta orduan zer? Nola aldatu diren gazuak, kamarada. Denok jakitun bagara errezagoa izango da. Has gaitezen kaleko hormak data honekin txukuntzen, auzokideak informatzen. Utzi dezakegu katalanaren fima horma batzuetan, ados legoke eta teoriaren zabalpen beharraz. Horrela: "Adi, badator 2029! A. Deulofeu". Hormetan bera, erresuma behera.

Aurretik tokatu zitzaien beste batzuei. Yugoslaviaren porrota, India eta Egiptoren deskolonizazioa, II. gerra mundiala, Kolonia frantsesak, Sobietar batasunaren desintegrazioa...Inperioak. Herriak. 1700 urte. Bakarrik. Olatuak lez, igo eta jaitsi, desagertu. Gu ez ginen horretarako sortu. Alperrikako gauzetan dabilenari igartzen zaio denbora galtzeko jaio zela. Bere interesak beste batzuk dira. Aurretik tokatu zitzaien beste batzuei. Orain zure garaia da, erresuma madarikatua. Zureak egin du. Ez da nik zer nahi dudan (nire nahiak berdin du), zer tokatzen zaizun baizik. Guk gero egingo dugu zerbait. Hobea. Besterik ez da posible. 2029 bukatzeko zurea, 2029 jarraitzeko/hazteko gurea, hasi aspaldi egin baitginen. Imajina, ez dakigu noiz...

Minbiziak hiltzen ez bagaitu ordurako, hemen jarraituko dugu, lanerako prest. Bitartean, erresuma madarikatua, eroriko zaren zuloa prestatzen jarraituko dugu. Izan ginen, bagara eta existitzen jarraituko dugu. Sortu, zuek sortu zineten desagertzeko!

Hemen atxikita katalanaren teoriaren zati bat: La  Matemàtica de  la  Història

Hemen katalanez Joaquim Miguel Maig-ek eginiko lana: La Matemàtica de la Història:la desconeguda teoria d'Alexandre Deulofeu




MANIFESTU KORPORATIBISTA

Asteazkena zen, edo agian osteguna (ostirala ziur ezetz), textu honekin topo egin nuen eguna: Manifestu korporatibista.

Nik zer dakit... gustatu zait. Lagun batentzat hau euskal faxismoaren proposamen teoriko nabarmen bat da. Korporatibismo hitza ameriketan (ere) neonaziek (ere) erabili izan ohi dutela, eta ideia "gogorrak" aipatzen direla bertan, baina borroka demografikoagatik esaten dituenak balioesten dituela. Motzean, umeak izan nahi ditu prozesua atsegin zaiolako, beste barik. Pena dut mozkorkerian (soilik) baloratu izana textua berarekin. Pena dut manifestuak mozkorkeria ezin dela onartua izan aipatzen duelako.

Beste lagun batekin ados nago: -Euskal Estatuak (EE) ezin du dena justifikatu. Nere barnean, baina, EzdakiTzerhostiAk baiezkoa esaten zidan. Hainbat lan egin izan da, hainbat sufrimendu, -ismoaren eta -tasunaren lemapean, eta orain, orain, inoiz baino zapalketa kultural nabarmenagoa dugunean (Yankee jantzirik doana dugu euskal kantagintzako txit gorena, korbatak eta amerikana dotoreak jantzi dituzte politikari -ista eta -tasun zaleek eta mahoizko frakak soilik mahoistek janzten dituzte), EE ezin da teoria korporatibista batekin babestu. Kantu bat gogora eta faxismoaren zera hori ahaztu: Jende zoriontsua herri libre batean, ez Estatu batean.

Beste lagun batek, textua pasa ondoren irakurtzen hasi zela esan zidan, eta interesgarria zela. Korreoz esan ere. Interesarena, baina, izan daiteke zure sinismenen edo ideien aurkako zerbait aurkitzeagatik, beraz, zure sinismenak edo ideiak indartzeko balio dezakeelako, edota zure sinismenen edo ideien aldeko zerbait aurkitzeagatik, beraz, zure sinismenen aldeko argudioak edo proposamen landuagoak aurkitzeagatik. Bukatzen duenean, interesak jarraitzen badu interes izaten, kontatuko ote dit zerbait interesgarririk.

Papelean faxismoa irudi dezakeenak, praktikan izan ditzazke inoizko emaitza politenak herri batentzat, EE-rentzat. Alderantzizkoa frogatua dugunez, teoria polita praktikan faxismo hutsa izatea zer den ondo dakigunez eta egunerokotasunean ondo irensteko gai garenez, egingo nuke apustu. Lehen fasea zabalkundea da. Bigarrena teorizazio praktikan jartzeko planteamenduak ezartzea. Hirugarrena praktikan jartzea. Laugarrena, moldatzea. Azken fase honetan dut korporatibismoa faxismotik aldenduko denaren itxaropena jarririk

Praktikara eraman nahi diren teoria hauetan sinisten ez dutenentzat, eta deskonformismoa teorikoki soilik lantzen duten horientzat, laburpena ere egin zuten ezsoilikharagizko egileek: 

MANIFESTU KORPORATIBISTAREN LABURPENA

Euskal gizartea eta mugimendu abertzalea murgildurik egon dira gatazka politiko-armatuaren dinamikan hamarkada luzez. Egoera hartan, ez ziren nahikoa artatu gainerako fronte edo borrokak ez eta garai berriek (mendebaldearen hegemonia planetarioak eta globalizazioak)zekartzaten erronkak ere.

Gatazkaren galera eta indar abertzaleen klaudikazioaren ostean hasi dira azaleratzen, baina, guzti horren albo-kalteak: euskal nazioa krisi demografiko, identitario, kultural, sozial eta espiritual larri baten aurrean aurkitzen da: euskalduna gutxiengoa da bere lurralde historikoan bai etnikoki eta bai linguistikoki; zatitua dago hainbat ideologia, alderdi eta kausa ez nazionaletan; komunitate euskalduna ingurune kultural erdaldunarekiko disoluzio-egoeran aurkitzen da euskal familien jaiotza-tasa munduko baxuenetako bat delarik; eta ez dago antolakuntza ez zinezko estrategiarik egoera horri erantzuteko.

Horren aurrean, korporatibistok uste dugu ez dela Euskal Estatua konkistatzeko aukerarik izango baldin eta ez badugu Euskal Herriaren biziraupen etnikoa bermatzen, lehenik, eta ez bagara nazio gisa berrindartzen, bigarrenik, bai kuantitaiboki eta bai kualitatiboki.

Pentsatzen dugu epe luzeko berrindartze eta burujabetze nazional baten ondorioa izango dela independentzia, eta ez alderantziz, eta baliteke prozesu horrek zenbait belaunaldi irautea, beraz epe luzerako estrategia inter-generazional baten beharra aldarrikatzen dugu.

Indarren korrelazioa dela-eta, Estatuen aurkako borroka zuzena ezinezkoa denez une honetan, “zeharkako borroka” moduan izendatu ditugu berrindartze zein burujabetze nazionala mesedetzen duten horiek konfrontazioa ekidinez, eta bost arlotan banatu ditugu: borroka demografikoa, ekonomikoa, identitarioa, kulturala eta espirituala.

Arlo horien izaera dela- eta, argi dugu beren ekitea ez dagokiola politika instituzional publikoaren eremuari, baizik eta etniaren eremu pribatu edo komunitarioari, eta mundu horrek eskaintzen dituen posibilitateei.

Ondorioz, irizten dugu korporatiboki antolaturiko euskaldunen komunitate nazionala izango dela borroka horien sortzaile eta subjektua aldi berean, zeina mugimendu politiko nazional bateratzaile batek gidatu beharko duen, hain justu sanedrinak gidaturiko komunitate juduarekin edo Hezbollah erakundeak gidaturiko komunitate shiiarekin gertatzen den moduan.

Estatu eta Kapitalarekiko buruaskitasuna helburu, euskal familia,langile eta auzokideen arteko inter-dependentzia loturetan ikusten dugu komunitate nazionala antolatzeko bidea, erdi-mailako erakunde tradizionalek (familia-sare, eskola, auzo-batzar,gremio, sindikatu, enpresa, kooperatiba, kultur erakunde…)sostengatuko luketelarik berau.

Inter-dependentzia horrek lotura zuzena edukiko luke etniaren baitako ekonomia zirkularraren ideiarekin, egun komunitate juduak edo mormoiek burutzen dutena: komunitate-kideek kuota bat ordaintzen dute (hamarrena) eta aurrekontu horrekin komunitate-kide horiek bertan lan egin eta kontsumituko duten enpresa zein zerbitzuak sortuko lirateke, betiere estrategia nazional baten baitan. Beraz, kanpotik zein barrutik eskuraturiko kapitala behin eta berriz ariko litzateke zirkulatzen komunitateak sortutako sare ekonomikoaren baitan. Hori litzateke, hitz gutxitan, korporatibismoaren esentzia ikuspuntu ekonomikotik: nazio-eraikuntza finantzatuko lukeen fiskalitate nazional pribatua, erakunde kolonialen aurkako ezkutuko matxinada fiskal batekin bateragarria izan daitekeelarik.

Era horretan, kapital propioa garatzen hasi duen komunitate korporatibo antolatuak eskaintzen dituen aukeren bitartez ekin liteke borroka ezberdinei:

- Borroka demografikoa: amatasuna eta familiaren proselitismoa eginez; auzoko familien artean babestu eta laguntzeko guraso-elkarteak, gaztetxoentzako aisialdi-taldeak eta haurtzaindegiak eratuz; sendi bat garatzeko eskubidea bermatuko duten lan-baldintzetan oinarrituriko lana sortuz eta borrokatuz (28-30 orduko lanaldia astean), euskal familientzako babes sozial zein ekonomikorako mutualitateak antolatuz…

- Borroka ekonomikoa: euskal produktu zein saltokien babes, sustatze eta kontsumoa bultzatu, hots, Errigora edo Basherri moduko ekimenetan sakondu; lehen sektorean lan egin nahi duten horiei lagundu Lurzaindia moduko ekimenen bitartez; euskal lurrak eskaintzen dizkigun elikagaien sustapenaren bidez elikadura-burujabetzaren bidean aurrera egin, kanpoko produktuak baztertuz ahal bezain beste; komunitatearen baitako familia-enpresa, kooperatiba eta enpresa-proiektu txiki zein ertainen finantzaketa jorratu kuoten bitartez eta interesik gabeko mailegu-moduan; elkartasunezko aseguruen borondatezko elkarteak sortuz, iraganean egin zen bezala, euskal langile eta familiak babesteko mutualitateen eredua berpiztuz; energia-iturri alternatiboak pentsatu…

- Borroka identitarioa: euskara eta euskal nortasuna berrindartze-asmotan, arnasa-guneen defentsa eta sustapena izan beharko luke estrategiaren lehentasuna, hots, euskaraz eta euskaldun gisa bizitzea posible egingo duten espazio sozialen eraketa eta birkonkista, herri mailako erakundeen bitartez hasieran (elkarte kulturalak, eskola nazionalak, aisialdi eta kirol taldeak, gazte erakundeak…), gerora euskal ghetto, kolonia edo kibutzak eraikitze-bidean (Bizitoki proiektua), batez ere euskaldunak sakabanaturik bizi diren eremu erdaldun eta hiriburuei dagokionean.

- Borroka kulturala: gure ustez euskalduntasuna, bere zentzurik gorenean, ezin da euskararen jakite hutsera mugatu: zinezko euskaldunak euskaraz bizi behar du, eta euskara izan beharko du komunitate nazionalaren zein mugimendu politiko gidariaren hizkuntza bakarra bere egunerokoan. Euskara zabaldu eta indartzearen bidean, korporatibistok badugu nondik hasi: artikulu, saiakera, liburu edo obren ekoizpen eta itzulpengintza; euskarazko eduki ikus-entzunezkoaren ekoizpena prentsa edo Internetaren bitartez; euskarazko kultura uztartuko duten elkarte, editorial, eskola zein saltokien babes, finantzaketa eta eraketa; euskararen mintzaira oinarri duten talde eta lagunarteen sorkuntza eta partaidetza; jada badiren erakunde eta ekimen euskaltzaleen babes eta partaidetza…

- Borroka espirituala: arma edo indarkeriarik gabeko borrokak, borroka izaten jarraitzen du; eta borrokalarien enda batek berebiziko ditu gerlarien propio diren balioak (gure arbasoen ethosa), egun balio patriarkal moduan demoniatuak direnak. Balio horiek honakoak lirateke: leialtasuna, ohorea, ausardia, sakrifizioa, heroitasuna, ahalegina, lana, borondatea, ekintzarako grina, aszetismoa eta autokontrola. Era berean, baztertu egin beharko dira espiritu borrokalari/heroikoaren eraketan oztopo diren balio endekatzaileak: koldarkeria, ahuldadea, hedonismoa, mozkorkeria, promiskuitatea, alferkeria, nagikeria, barkaberatasuna, zekenkeria edo diruzalekeria. Balioen
paradigma-aldaketa horrek honako igorpen-bideak izango lituzke: mugimendu politiko gidariaren zein lider komunitarioen eredutasuna, batetik, eta komunitatearen baitako erdi-mailako erakundeak, bestetik, gazteria izango litzatekeelarik eragin horien igorle nagusia.

Kapitain eta ofizialek hartu ohi dute mandoa ondoratzera doan itsasontzi batean bidaiarien hustuketa garantizatzeko, bidaiariek euren aginduetara makurtu ohi direlarik, eta eztabaida zein desadostasunek tokirik ez duten bitartean. Euskal Herria egoera berdinean aurkitzen bada, zinezkoa da energia guztiak zeregin horretara bideratzea ahal den modurik eraginkorrenean.

Bide horretan, argi dugu komunitate nazionala antolatuko duen mugimendu politiko hori hierarkikoki egituratu behar dela, beharrezkoa duela lidergo eta buruzagitza argi bat, buruzagitza hori meritukrazian (militantziaren eta ekintzaren bitartez lorturiko merituetan) bidezkotu behar dela, eta komunitatearen gainontzeko esparruetara irradiatu behar dela mugimendu horren antolakuntza-era militantea.

Egitura horren izaera ekintzailea dela-eta (baita kudeatzailea eta koordinatzailea ere), uste dugu berebizikoa dela pentsamendu teorikoan, planeamendu estrategikoan eta gidaritza politikoaren aholkularitzan oinarrituko den jakintsuen egitura paralelo bat, eguneroko ekimenen dinamikak pentsamendua galarazi ez dezan.
Gure iritziz, mugimendu politiko horrek euskal nazioa eta bere beharrak gainezarri beharko ditu une orotan erregionalismoen zein ideologia arrotzen eraginen gainetik, “euskaldunok lehenengo, euskara lehenengo” irizpidea jarraituz eta soilik zinezko ongia, egia eta justizia gainezarriz. Hala, edozein auziri buruz kokatzerako orduan, harturiko irizpidea euskalduna eta euskalduntasunari egiten dion mesede edo kaltearen araberakoa behar luke, euskaldunon batasuna lehenetsiz eta alferrikako zatiketak ekidinez.
Euskaldunon batasuna mesedetze-aldera, gainontzeko erakunde abertzaleekiko lanketa proposatzen dugu, sentsibilitate ezberdinak batuko dituen proto-Estatu egitura bat izan daitekeelarik elkargune, hasiera batean karakter sinboliko batera mugatuz, gerora zinezko Estatu baten bilakatzeko komunitate nazionalak botere-esparru berriak eskuratu ahala.
Azkenik, argi dugu sarrera eta irteerazko fluxuen kontrol eta hautapen egokia dela sistema baten egitura, nortasuna, eta existentzia luzaroan mantentzeko bidea. Komunitate tradizionalen kasuan, endogamia kultural zein etnikoa litzateke sarrera/irteerazko fluxuen kontrola bermatuko lukeen irizpidea.

Horren baitan, euskaraz mintzo eta euskaldunekin elkartzearen irizpidearen onura aldarrikatzen dugu instantzia globalista eta estataletatik sustatzen duten mestizai eta disoluzio etniko zein kulturala ekiditeko bide moduan, hori baita giza talde tradizional minorizatu ezberdinek (ijitoak) erabili ohi duten babes-geruza nagusia talde jakin gisa bizirauteko, eta euskalduna ere ez luke salbuespena izan behar horretan.



Oharra:

Si te sientes vasco pero no conoces tu idioma y hablas español, puedes buscar en internet algo sobre esto. Si eres español, y hablas en tu idioma, también puedes hacer esto. Tanto el ratón como su cable te pueden servir para algo.

Si vous vous sentez basque mais que vous ne connaissez pas votre langue et que vous parlez français, vous pouvez rechercher sur Internet quelque chose à ce sujet. Si vous êtes français et que vous parlez dans votre langue, vous pouvez également le faire. La souris et son câble peuvent être utiles pour quelque chose.

2018(e)ko uztailaren 31(a), asteartea

MIN-BIZIAK HILKO GAITU

Pozgarria da jakitea munduko mundutarrok, probabilitate gehiago izango dugula janari basura, Why?FI-a, kreditu txartela eta laneko fitxa poltsikan, CIA-ren zerbitzuak, etxeko telebista, mikro-uhin NAZI-a, aurum/kebab/Mc/kuskus-a, koka/meta/maritxu/pitxuuu-a eta sexuaapelo erabili, kontsumitu, ikusi, sartu, jan, edan eta zurrupatu egiteko baimena izateak eraginda hiltzeko, gida baimena eta bidaia askerako baimena izateak eraginda baino. Aspaldi hasi zen suizidio kolektibo menderakaitza larregiko motel ari da gizartea erasotzen.

Gaur ere minbiziak eramango ditu hamaika mundutar mundutarrek prestatutako zoko bazterrekoetara, nondik degradazioaren usainak ez duen irteterik izango. Minbiziak degradazioa ere oztopatzen omen du.

Min-bizia iritsi bitarte, bizi minez!