2018(e)ko abuztuaren 1(a), asteazkena

ADI, BADATOR 2029

ALEXANDRE DEULOFEU

Adi, badator eta 2029. urtea. Bai, 10 urte dira gutxi gorabehera falta direnak. Orduan izango da gure txanda. Ez da ziurra, bai oso posiblea. Beste (kasu) batzuetan ere gertatu da, eta zergatik oraingoan (hemen) ez?

Militantzia utziko zuela esan zuen lagun batek, honetaz ohartzean, hau entzutean, egoeraz jabetzean. Teoria baten jakinean izateak nola aldatzen duen etorkizunaren ikuspegia eta planteamendua (hori al da estrategia?). Langilea laguna. Baina militantzia (gaur arte, bere eguneroko ekina-egina) utziko zuela esan berak, irrifarre batekin. Ez genion sinetsi, eta guk ere barre. Jarraitzen du (dugu), garbi dago. Baina inkontzientzian geratu da data, teoria, egilea. Nola ez, gure alde dago.

Katalana da bera. Teoriaren (zientifikoa?) egilea, ez laguna. Aztertzailea ere bai. Baina berdin du nongoa den, errealitate historikoa aztertu du, ez identitarismoa. Berdin du katalana den ala ez. Besta nonbaiten jaioa balitz berdina egiteko gai litzateke. Agian zerk eraman zuen hau aztertzera sor diezaguke jakinmina. Bullying-a? Gosea? Pobrezia? Auskalo, baina berri ona eman zigun bere teoriak, haizea alde bezala baita guretzat, kontra harentzat. Harentzat, bai, erresuma madarikatua! Izorratu hadi! "Deulofeuk arrazoi zinan" ohiukatuko dugun egunean aurrean izango gaituzu!

Matematika, zikloak, urteak, mendeak, 1700, inperioa, igo, jaitsi, grafika bat edo bi... ederra gure katalana. Ez ziurra, bai oso posiblea. Gertatu da, eta gertatu liteke. 2029 izan liteke, edo 2028, 2027, 2026...datorren urtean agian ez, baina imajina 5 urte barru gertatuko balitz. Gu gazteago ginateke 2029an baino, eta erresuma bera ere bai. Eta orduan zer? Nola aldatu diren gazuak, kamarada. Denok jakitun bagara errezagoa izango da. Has gaitezen kaleko hormak data honekin txukuntzen, auzokideak informatzen. Utzi dezakegu katalanaren fima horma batzuetan, ados legoke eta teoriaren zabalpen beharraz. Horrela: "Adi, badator 2029! A. Deulofeu". Hormetan bera, erresuma behera.

Aurretik tokatu zitzaien beste batzuei. Yugoslaviaren porrota, India eta Egiptoren deskolonizazioa, II. gerra mundiala, Kolonia frantsesak, Sobietar batasunaren desintegrazioa...Inperioak. Herriak. 1700 urte. Bakarrik. Olatuak lez, igo eta jaitsi, desagertu. Gu ez ginen horretarako sortu. Alperrikako gauzetan dabilenari igartzen zaio denbora galtzeko jaio zela. Bere interesak beste batzuk dira. Aurretik tokatu zitzaien beste batzuei. Orain zure garaia da, erresuma madarikatua. Zureak egin du. Ez da nik zer nahi dudan (nire nahiak berdin du), zer tokatzen zaizun baizik. Guk gero egingo dugu zerbait. Hobea. Besterik ez da posible. 2029 bukatzeko zurea, 2029 jarraitzeko/hazteko gurea, hasi aspaldi egin baitginen. Imajina, ez dakigu noiz...

Minbiziak hiltzen ez bagaitu ordurako, hemen jarraituko dugu, lanerako prest. Bitartean, erresuma madarikatua, eroriko zaren zuloa prestatzen jarraituko dugu. Izan ginen, bagara eta existitzen jarraituko dugu. Sortu, zuek sortu zineten desagertzeko!

Hemen atxikita katalanaren teoriaren zati bat: La  Matemàtica de  la  Història

Hemen katalanez Joaquim Miguel Maig-ek eginiko lana: La Matemàtica de la Història:la desconeguda teoria d'Alexandre Deulofeu




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Kontuz, blog hau izan daiteke zure tximinoaren arrazoia...